XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikusten denez, deribatu direkzionalak, direkzio horretan gradienteak duen projekzioaren balorea du.

Honela gradientearen modulua deribatu direkzional maximoaren berdina da; edo, beste modu batetara esanik, deribatu direkzional maximoa superfizie ekipotentzialen perpendikularraren direkzioan lortzen da eta beroren balorea gradientearen moduluarena da.

Honela, ba, gradientea era honetakoa da: - Gradientearen direkzioa superfizie ekipotentzialen perpendikularra da.

- Sentidoa potentzialak haziz doazenekoa.

- Eta modulua, deribatu direkzional maximoarena.

Gradientearen esangura fisikoa azaldu ondoren, Fisikaren elementu matematiko gisa duen garrantzia aipatuko dugu.

Energia potentziala definitzean, eremu kontserbakorrak erabili ditugu.

Orain hauxe esanen dugu: Indarren eremua kontserbakorra izan dadin, baIdintza beharrezko eta nahikoa da, izatea.

Guk ez dugu hemen frogatuko baldintza beharrezkoa denik, maila honetarako gehiegitxo gerta ez dadin.

Dena den, erraz froga daiteke baldintza nahikoa dela.

Hara baldin bada .

Beraz bada, lanak ez du ibilbidearen dependentziarik, ibilbidearen extremuen dependentzia soila edukiz.

Beraz, indarren eremua kontserbakorra da, frogatu nahi genuen legez.

Fisikaren arloan egin beharrean, egiteko ohitura dago, gero energia mekanikoa energia kinetikoaren eta energia potentzialaren batuketa izan dadin.

Zer esanik ez, horrek ez du esangurarik aldatzen, signu kontua hitzarmen bat baita.